Lantegi Batuak nekazari ekologiko bila dabil Bizkaian, merkaturatze eta eraldatze proiektu batean lankidetzan aritzeko

Lantegi Batuak fundazioak ENEEK-i aurkeztutako proiektu honek, 4. gamako barazki ekologikoen ekoizpenarekin lotuta dagoen aktibitate bat sortu du "ekonomia berde" sektorean. Horrez gain, nekazaritza sistema jasangarri bat pertsona desgaituen lan merkaturatzarekin uztartzeko gai izan da, eta ez dago Euskal Autonomia Erkidegoan antzeko ekimenik, beraz, proiektu aintzindari bat da nekazal sektorean.

Sortu dugun enpresa ekimen honen helburua, hautemandako 4. gamako ekoizpen ekologiko ziurtagiria duten barazkien eskaria asetzea da. Gure produktu ekologikoei esker, Bizkaiako barazki ekoizleen, ustiategien eta produktuen balioa igo egingo da, erabiliko ditugun lur eta lehengai ekologikoak bertakoak izango direlako. Lur horien jabeei, adostutako bidezko kontratu eta prezioak eskainiko zaizkie, baita jarraikortasun maila altu bat ere.

Gure produktuen komertzializazioa Hego Euskal Herrian egiten da txikizkako kanalen (retail) eta janari zerbitzu kanaeln birartez. Hala ere, etorkizunari begira zabaltze estrategia desberdinak ditugu martxan gure produktuak Iparraldean, Aragoin eta Madrilen ere merkaturatzeko.

Helburu guzti hauek lortzeko, gure ekimena aurrera ateratzeko gurekin elkarlanean eta lankidetzan arituko diren nekazari eta lur ustiategi ekologikoen bila gabiltza.

Ekimen hay 216ko irailaren 6an aurketzu zitzaien interesa azaldu zuten pertsonei ENEEK-en egoitzan, Amorebietan.