NAIA, NIREA programaren parte da.

Joan den irailaren 28an NIREA Akordioaren parte izatera pasatu gara, agente bultzatzaile bezala ENEEK (Nekazaritzako eta Euskadiko Elikadura Ekologikoko Batzordea) izanda.

NIREA kolaborazio-programa publiko-pribatua da zeinen azken helburua, Lehen Mailako Sektorearen Berrindartzea eta Landa-Eremua eta Itsasertza indartzea den. Horretarako, entitateen, erakundeen eta euskal gizartearen  koerantzukizuna bultzatzen ditu berarekin batera. Horrela programak, defendatu egiten du landa-eremuan eta itsasertzean egiten diren jardueren ekarpena Euskadiren orekadun garapenerako. Honez gain, bultzatu eta ikusgai bihurtzen ditu agente desberdinek bere proiektuen garapenaren bidez, garapen jasangarriarekin eta akzio zehatzekin onartzen dituzten konpromisoak.

NAIA, 2018ko Urtarrilean Lantegi Batuak abiarazitako proiektua da. Proiektu honek, ekologikoak, freskoak eta kontsumitzeko prest dauden entsaladak eta barazkiak merkaturatzen ditu. Elikagai hauek, Bizkaia-ko 9 ustiapen ekologikoen kolaborazioan produzitzen dira zeinei ekoizpen-kostuak kontuan izanda, egonkortasuna eta ordainketa eskaintzen zaien. Ondoren, Mercabilbao-n kokatutako Lantegi Batuak kudeatzen duen espazioan, barazkiak eraldatu eta ontziratu egiten dira desgaitasuna duten pertsonen eskuan, ahal izanez gero Bizkaia-koak eta desgaitasun intelektualarekin.

 

Naia-k landutako produktu guztia % 100 ekologiko da eta ENEEK-k (Nekazaritzako eta Euskadiko Elikadura Ekologikoko Batzordea) ziurtatzen du. Ingurumenarekiko dugun errespetua oso handia da, horregatik %100 konpostagarria den bioplastikoa erabiltzen dugu ontziak egiteko.

Nirea Akordioaren sinadurarekin, NAIA-tik Euskadiko landa-eremuaren eta itsasertzaren garapenerako konpromisoa oso gustura onartzen dugu.