Eskarolaz eta gambaz beteriko kalabazina

Ideala lehen plater moduan
Prestatze denbora 20 min.
Zailtasuna Erraza
in Lehenak
Zer behar duzu
  • TIPULA 1
  • ESKAROLA 1
  • 2 KALABAZIN
  • 150GR GANBA
  • GATZA
  • PIPERMINA
  • OLIBA OLIOA
  • TOMATE SALTSA
  • 100 GR GAZTA BIRRINDUA
  • MITXOLETA  HAZIAK

Nola Prestatu

  1. Kalabazik xerratan zatitu (pertsona bakoitzeko bat edo bi biribilki). Gainerako hondarrak gerorako gorde.
  2. Kalabazin xerrak labean egin 10 minutuz 180ºko temperaturan, lehenagotik labea berotuta izanik.
  3. Bitartean, kazola batean tipula txikitua eta gambak frijitu. Moztutako eskarola gehitu baita gorde ditugun kalabazinen betegarri hondarrak ere, gatz, pipermin eta olio pixka bat gehituta.
  4. Ondo frijituta dagoenean, albo batera kendu eta hozten utzi.
  5. Kalabazinak hozten direnean, egindako betegarriarekin bete biribilki bat osatuz, eta gainetik tomate frijitua eta gazta arraspatua gehitu.
  6. Guztia labean 5 minutuz 220ºko temperaturan egin.

Erabilitako Naia produktuak